lunes, 25 de mayo de 2015

Barriaren iragarkia.

Abenduan, bost egun pasa genituen Barrian 2ºA mailako ikasleok abenduaren 1etik, abenduaren 5era, han lau begirale zeuden eta bi koordinatzaile. Begiraleak kanpokoak ziren, Amerikarrak esaterako, aldiz, koordinatzaileak Gasteizkoak ziren biak.
Ecoschoolen monitore batzuk zeuden, eta hauek dira bere izenak: Oli,Ana, Jame eta Ashley. Nire iritziz, Oli eta Ana oso jatorrak ziren, baina James eta Ashley, ez ziren hain jatorrak, horrezgain, oso ondo egon gara beraiekin. Ere, ikastoeko irakasleak joan ginen astelehenan, astertea eta asteaskena Asier eta Arraterekin egon ginen, horrenbestez, osteguna eta ostirala Arraterekin eta J.M Carrillorekin egon ginen.
Orduan, uste dut beste aste bat joatea ez zitzaidala inporta eta askoz gutxiago lagunekin joaten bagara. Aste bat lagunekin jolasten.
Txakurraren iragarkia.

Txakurrak  etxekotu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez, nahiz eta ebidentzia genetiko batzuek duela 150.000 urteraino luzatzen duten abere bihurtzea.
Denbora honetan txakurrek bariazio handia izan dute. Batzuk txiki-txikiak dira eta beste batzuk handi-handiak. Hainbat koloretako txakurrak daude: artzain txakurrak, ehiza txakurrak, etxeak zaintzeko txakurrak.
Herrialde gehienetan txakurrek laguntasuna baino ez dute ematen, baina leku askotan lana ere egiten dute. Kirolean ere parte hartzen dute. Herrialde batzuetan txakurrak animalia zikintzat jotzen dira; beste batxuetan, haragitarako hazten dira.
Txakurra gizakiaren jarduera ekonomikoetan laguntzaile moduan erabili ohi da, bereziki artxaintxa lanetan, abereak gidatu eta beste piztiengandik babesteko. Itzuak eta beste gaigabetuak laguntzeko ere erabiltzen dira, itzuen kasuan kaleetan zehar mugitzen eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen kasuan gauzak garraiatzen. Polizia lanetan ere erabili dira, horien usaimen zorrotxari esker droga ilegalak, lehergailuak eta bestelako substantziak hautemateko gauza baitira.